miércoles, 2 de mayo de 2012

TAILERRARI BURUZKO BALORAZIOA

Esperientzia hau izugarri gustatu zaigu. Pentsatu genuen baino hobeto egon da eta gauza asko ikasi ditugu, bai gure laguntzailearen (Amaia) aldetik baita agureen aldetik ere. Haiek, gure bizitzarako baliagarriak diren eta izango diren aholkuak eman dizkigute.
Gehien bat, ikasketei garrantzia ematea ikasi dugu. Agureekin hitz egiten geundela, bat baino gehiagok esan ziguten haiek ez zirela eskolara joan, eta horrek hausnartzea egin zigun. Gainera, Justak honelaxe esan zigun: aprobetxa ezazue ikasteko gaztea zarete eta, gainera hori izango da zuen etorkizuna; horretatik biziko zarete. Amaiak ere asko hitz egin digu horretaz, beti esan digu bizitza honetan gauza askotarako denbora dagoela baina argi izan behar dugula zer nahi dugun gure etorkizunean eta une bakoitzean egin behar dena egitea.
Hausnarketa egin dugu honekin: bizitza oso azkar pasatzen da eta gure gaztaroa gozatu behar dugula ezinbestekoak diren gauzak egiteko; ikasteko batez ere.
Tailerrean bizitakoa alde batetik poztasuna, itxaropena eta ilusioa sortu digu, beste aldetik tristura. Izugarri pozten gaitu ikusteak egoitzan dauden agureak alaitzen direla gurekin egotean, eta lagundu ditugula. Haiek haien iraganari buruz mintzatzen zirenean, itxaropena sortu ginduten pentsatzen gire geroaldia ona izango dela. Triste sentitzen gara pentsatzen dugunean agureengan.Nire ustez, hor egonda ez da haien familiako inor arduratzen haietaz eta hori ere inpotentzia sortzen digu.
Esperientzia honek gauza asko erakutsi dizkigu; baina hau bereziki: agureak errespetu eta maitasuna merezi dute.



No hay comentarios:

Publicar un comentario